Bertsosarrerak – pribatutasun politika
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
| Erantzulea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (G01125391) |
| Helburuak | Ekitaldietarako sarreren salmenta kudeatzea; bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak bidaltzea |
| Legitimizazioa | Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra eta legezko interesa |
| Hartzaileak | Ekitaldietan egindako argazkiak eta bideoak (irudia eta ahotsa) hedabide desberdinetan zabalduak izan daitezke |
| Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuenbabesa@bertsozale.eus ; telefonoa: 943 69 41 29 |
Datu Pertsonalen Babesa
1. ATARIKOA
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G20135299 I.F.Z. duen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (aurrerantzean “Bertsozale Elkartea”, “elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, sarreren salerosketaren kudeaketa egiteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
2. LEGITIMAZIORAKO OINARRI JURIDIKOAK
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea eta sarrerak erostea, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak), emadako baimena eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.
Bertsozale Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
3. DATU PERTSONALAK BILTZEA
Bertsozale Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk (esate baterako, sarreren salmenta) aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Interesdunari jakinarazi nahi zaio Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartuz gero, zenbait kasuetan argazkiak eta bideoak egin daitezkeela, eta ondorioz, partaideen irudia eta ahotsa Bertsozale Elkartearen titulartasuneko tratamendu-sistemetan txertatu daitezkeela, eta ekitaldia dokumentatzeko tratatu daitezkeela, baita editatu, publikatu eta baliabide eta formatu ezberdinetan zabaldu ere (elektronikoak izan ala ez), esate baterako, webgune eta web kanalak, sare sozial eta informazio sareak, komunikabide desberdinak, zabalkuntza materialak eta gainerako argitalpenak (Bertsozale Elkartearen menpekoak izan edo ez) interneten, paperean edo beste edozein euskarritan.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bertsozale Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Elkarteak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bertsozale Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
4. SARE SOZIALETARAKO ETA WEB KANALETARAKO ESTEKAK
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bertsozale Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bertsozale Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bertsozale Elkartearen menpe.
5. BERTSOZALE ELKARTEA SARE SOZIALETAN
Bertsozale Elkarteak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Bertsozale Elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Bertsozale Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Bertsozale Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Bertsozale Elkartea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Bertsozale Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Bertsozale Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Bertsozale Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Bertsozale Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak. Bertsozale Elkarteak Facebook, Twitter, YouToBe eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Bertsozale Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Bertsozale Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
6. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), telefonoa: 943694129 edo, bestela, datuenbabesa@bertsozale.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa ( www.aepd.es ).
7. SEGURTASUN-NEURRIAK
Bertsozale Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bertsozale Elkartearen erantzukizunpekoak.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943694129 telefono zenbakia edo datuenbabesa@bertsozale.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
8. INDARRALDIA
Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bertsozale Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bertsozale Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
9. JURISDIKZIOA
Bertsozale Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bertsozale Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.