Bertsosarrerak - lege oharra
LEHENA: ZERBITZUAREN HELBURUA
www.bertsosarrerak.eus atariaren (aurrerantzean Bertsosarrerak) arduradunek bete egiten dituzte uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeak, abenduaren 13ko Datu Pertsonalei buruzko 15/1999 Legeak eta gainerako europar zuzentarauek ezarritako baldintzak, eta, horretarako, erabilera-baldintza hauek sortu dituzte.
Web orri hau (www.bertsosarrerak.eus) Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da (NIF: G20135299). Eusko Jaurlaritzaren justizia, lan eta gizarte segurantza sailari atxikitako elkarteen erroldan 1. Sekzioan inskribaturik dago, 1985eko urriaren 17an hartutako erabakiaren ondorioz, AS.R.C.G.00041 errolda-zenbakia duelarik. Haren sozietate helbidea: Kale Nagusia 70, 20150 Villabona; telefonoa: 943694129; faxa 943693041; eta posta elektronikoaren helbidea:bertsozale@bertsozale.eus
Domeinuaren izena Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da.
Bertsosarrerak atariaren bidez, erabiltzaileei Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldietako sarrerak erosteko aukera eskaintzen zaie. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkideek, erregistratuz gero, sarreretan aplikatzen zaizkien deskontuak eskuratu ahal izango dituzte. Ataria erabiltzean, erabiltzaile bihurtzen zara, eta erabilera-baldintza hauetan jasotako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzu. Beraz, ez bazaude ados hemen ezarritako baldintzekin, ez ezazu www.bertsosarrerak.eus erabili.
BIGARRENA: BALDINTZAK
Ataria erabiltzean, baldintza hauek bete beharko dira, eta aldizka egunera daitezke. Era berean, Bertsozale Elkarteak eskubidea izango du webgunea, eskainitako zerbitzuak eta atarian lor daitekeen informazioa aldatzeko. Ataria erabiltzean, erabiltzaileak baldintzak ulertu eta espresuki onartzen dituela irizten zaio. Erabiltzaileak webgunea erabiltzen badu, momentuan Bertsosarrerak-en azaltzen diren erabilpen baldintza guztiekin ados dagoela adierazten du.
HIRUGARRENA: ATARIAREN SARRERA, ERABILERA BALDINTZAK, PREZIOAK ETA ORDAINKETA MODUAK
Erabiltzaileak: Bisitari edo eroslea. Bertsosarrerak atariko arduradunek baldintza bereziak finkatu ahal izango dituzte Web Orrialdetik eskaintzen diren zerbitzu eta produktu berezietarako.
Kudeatzailea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
Online bidezko sarreren salmenta: www.bertsosarrerak.eus bitartez eskuragarri jarri den erreminta ekitaldiak antolatu, sarreren salmenta egin eta ondorengo kontrola kudeatzeko plataforma da.
Ondorengo Kontrola: Salmentaren ondoren egin beharreko kontrolerako Bertsosarrerak-ek hiru aukera ezberdin eskaintzen ditu: zerrenda, Android Sistema Operatiboa duten QR irakurketa, eta Bertsozale Elkartearen jabetzakoak diren irakurleak.
Prezioak, kontabilitatea eta bestelako funtzioak:
Ordainketa modua: Bertsosarrerak-ek ordainketa egiteko hainbat modu jartzen ditu Erabiltzaileen eskura:
- Debitu edo kreditu txartela erabiliz: Bertsosarrerak webak "comercio seguro" motako pasarela erabiltzen du, ondorioz, beharrezkoa da ordainketa egiteko tarjetak sekurizatuak egotea.
- Helbideratzea: erosleak zehaztutako kontu korrontetik kobratuko da erosketaren zenbatekoa. Modu hau Espainiar estatuko kontu korrontea duten bezeroek soilik erabili ahal izango dute.
Bertsozale Elkarteak ez du sarreren dirua itzuliko. Salbuespena: antolakuntzari dagozkion arrazoiengatik ekitaldi bat bertan behera geratzen denean. Ekitaldia gauzatu ez bada, erosleei dirua itzuliko zaie ordaintzerakoan erabilitako modu berean.
Betebeharrak eta erantzukizunak: Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ataria modu onean erabiltzeko eta erabilera ilegalik edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrako jarduerarik ez egiteko, Bertsosarrerak-en hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko, sarean edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema fisikoetan edo logikoetan birus informatikorik ez sartzeko edo hedatzeko, eta pertsonen edo familien ohorea edo intimitatea edo hirugarrenen irudia kaltetu edo hautsi dezakeen ezer edo ilegala edo bidegabea den ezer ez egiteko. Halaber, Bertsosarrerak-ek ez du erantzukizunik izango edozein erreklamazio judizialen edo estrajudizialen aurrean.
Erabat debekatua geratzen da Web Orria beste edozein helburutarako erabiltzea.
Bertsosarrerak-ek, ahal duen neurrian, Web Gunearen funtzionamendu onaren alde lan egingo du, bertako edukien zuzentasunagatik eta bertan publikatzen den informazioaren egiazkotasunagatik. Hala ere, ez du bere gain hartzen Web Gunean gerta daitezkeen huts egite edo ez-egiteengatik edo bertatik hartuta beste toki batzuetan dauden edukiengatik.
Bertsosarrerak-ek ez du erantzukizunik hartuko Erabiltzaileek jasaten dituzten kalteengatik, zerbitzua ezin bada eman ustekabeko, halabeharrezko edo atariaren arduradunen kontrolez kanpoko arrazoiak direla eta.
Bertsosarrerak ez da inolaz ere erantzule izango atariak behar bezala ez funtzionatzeagatik, mantentze-lanen eta antzekoen, zerbitzarien edo nazioarteko operadoreen intzidentzien edo erabiltzailearen ekipoa gaizki konfiguratu izanaren ondorio direnean edo ataria erabiltzeko beharrezkoak diren sistema informatikoei eusteko nahikoak ez direnean. Erabiltzaileak onartu eta bere gain hartzen du ez duela tresnarik, softwarerik edo errutinarik erabiliko, www.bertsosarrerak.eus atariaren funtzionamendu egokia edo martxan dagoen salmenta batean oztopatzeko edo oztopatzen saiatzeko. Bertsosarrerak-ek eskubidea izango du, edozein erabiltzaileren kontua blokeatzeko edo deuseztatzeko, jakiten badu jaialdiaren prozesua edo operazioa eta/edo webgunea maneiatzen duela.
Bertsosarrerak-ek bermatuko du aurreko baldintzak beteko direla, baita ataria oker erabiltzen dela ekidin ere. Horretarako, erabiltzailearen kontua blokeatu edo deuseztatu dezake, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibilak eta legezko guztiak erabili.
Jakinarazpenak eta notifikazioak: Jakinarazpenak eta notifikazioak ondorio guztietarako eraginkor direla iritziko zaio erabiltzaileek emandako helbide elektronikoan egiten direnean. Erabiltzaileak Bertsosarrerak-i jakinarazi behar dio horrek egoki deritzon gertaerez jakinarazteko duen helbide elektronikoko datu pertsonalen edo helbide elektronikoko edozein aldaketa. Erabiltzaileak espresuki aitortzen du datu horiek berak eman dituela eta erabat benetakoak direla.
LAUGARRENA: ADINGABEAK
Adin txikikoen kasuan, horien kargura daudenek dute haiek eskuratzen dituzten edukiak eta zerbitzuak ezartzeko erantzukizun osoa.
Bertsosarrerak-ek eskubidea du erabiltzailearen harpidetza blokeatu edo deuseztatzeko, betebehar hori hautsi duela zinez egiaztatuz gero.
BOSGARRENA: JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
www.bertsosarrerak.eus webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, audioa, bideoa, diseinuak, kreatibitatea, softwarea) jabego industrialeko eta intelektualeko eskubideak Bertsozale Elkartearenak dira.
Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, modu pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko badira soilik eta esklusiboki. Hortaz, erabat debekatuta dago merkataritzarako erabiltzea, banatzea, edo aldatzea.
SEIGARRENA: APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA
Alderdi ezberdinek Web Gune honetako baldintza eta erabilpenak Espainiako legeak arautzen duela onartzen dute.
ZAZPIGARRENA: IRAUPENA ETA IRAUNGITZEA
Zerbitzuak, printzipioz, iraupen mugatua du. Hala ere, Bertsosarrerak-ek baimena du zerbitzua edozein unetan amaitutzat emateko edo eteteko, erabiltzaileei hamabost egun aurretik abisua emanez.
Iraungitze edo kentze horren ondorioz ez da indemnizaziorik edukitzeko aukerarik emango.
Baldintza hauetan edozein desadostasun egonez gero, aldeek araudiaren arabera dagozkien Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete.
ZORTZIGARRENA: KONTAKTUA
Gurekin kontaktuan jarri nahi duen Erabiltzaile orok duda, iradokizun, jazoera, etab. duelako, bertsosarrerak@bertsozale.eus helbidera idatziz egin dezake.